2017 zientzian

Jarraian aurki ditzakezue 2017an zientzian egin ziren aurrerapen eta egitasmo nagusiak. Nazio Batuek 2017. urtea, garapenerako turismo jasangarriaren nazioarteko urte gisa izendatu zuten.

Gertakizunak

Jupiterren barnealdea.

Astronomia

  • Urtarrilaren 6
    • NASAko zientzialariek Mars Reconnaissance Orbiterrek Martetik ateratako argazki bat argitaratu zuten, bertan, Lurra eta Ilargia ikusi zitezkeen, planeta gorritik begiratuta.
  • Urtarrilaren 26
    • Hardvard unibertsitateko zientzialariek lehen hidrogeno metalikoaren sintesia aurkitu dutela adierazten dute, normalean, horrelakoak Jupiter bezalako gasezko erraldoietan aurki daitezke.
  • Otsailaren 22
    • Lurraren tamaina antzekoa duten zazpi exoplaneta aurkitu ziren TRAPPIST-1 izar nano ultra-hotzaren inguruan orbitatzen, planeta guztiak ere gune bizigarrian kokaturik egon daitezke.
  • Martxoaren 7
    • Sentinel-2B satelitea jaurtia izan zen, Europako Espazio Agentziaren Koperniko programa jarraituz.
    • NASAren Cassini misioak Pan, Saturnoren satelite txiki baten irudiak aditzera eman zituen, irudi hauen bidez satelite honek "plater hegalari" baten itxura arraroa duela jakin dugu.
  • Maiatzaren 18

Biologia eta medikuntza

Lehenengo dinosauro horietako bat.
  • Martxoaren 22
    • Zientzialariek dinosauroen zuhaitz genealogikoa sailkatzeko modu berri bat aditzera eman zuten, aurkitu ziren proba berri batzuetan oinarrituta dago modu berri hau. Sailkapen berri honen arabera, lehenengo dinosauroak, duela 200 milioi urte inguru sortu zirenak, bi zango eta atzapar handiak zituzten animali txiki orojaleak ziren. Hauen ondorengoek, (hegazti-dinosauroak ez zirenek) duela 66 milioi urte arte iraun zuten.
  • Apirilaren 10
    • Australiako Koral Hesi Handiak bigarren aldiz bertako koralen txuritze prozesu bat jasaten ari dela iragarri zuten zientzialariek, lurralde honen bi herenei eragin zien aipatutako prozesuak.
  • Apirilaren 26
    • Zientzialariek lehen gizakiak Ipar-Amerikar kontinentera, gutxienez, duela 130 000 urte inguru iritsi zirela adierazi zuten arrasto batzuk aurkitu zituzten Cerutti Mastodon gunean. Esan beharra dago, arrasto hauek aurkitu baino lehen, soilik, duela 15 000 urte inguru iritsi zirela pentsatzen zela.
  • Maiatzaren 4
    • Oxford unibertsitateko ikasle batek ehun biologiko biguinak erabiltzen dituen lehen erretina sintetikoa sortu zuen.
  • Maiatzaren 9
    • Zientzialariek Lurreko bizi-arrastorik zaharrena duela 3,48 mila milioi urteko geiserita edo mineralen beste gordailu batean aurkitu zutela esan zuten (leku hauek normalean ur termaletan edo geiseretan aurki daitezke), Kratoneko Pilbaran aurkitu zuten, Mendebaldeko Australian.

Fisika

  • Apirilaren 10
    • Whasingtongo unibertsitate nazionaleko zientzialariek likido bateko masa negatiboa duela frogatu zuten.

Matematika

Lurraren zientziak

  • Urtarrilaren 6
    • Larsen C plataforma
      Hainbat ikerketaren arabera Larsen C izotz plataformaren zati handi bat Antartikatik banantzekotan dago. 10 izotzmendi handi eratuko direla uste da, seguruenik orain arte erregistratu diren handienak izango dira. Haustura honek plataforma ahuldu egingo du, etorkizunean deusezten bada, mundu mailan, itsasoaren maila 10cm igoko litzake.
  • Urtarrilaren 18
    • NASAren azterketa independenteek eta Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak (ingelesez, National Oceanic and Atmospheric Administration, NOAA) 2016, erregistroak daudenetik izan den urterik beroena zela frogatu zuten, 20. mende erdialdeko bataz besteko tenperatura baino 0,99 °C gehiagorekin. Gogoan izan behar dugu aurreko urteetan, 2014 eta 2015 urteetan ere marka hau bete zela.
  • Apirilaren 22
    • Lurraren egunean March for Science deitu zitzaion ibilaldi bat egin zen mundu osoko 600 bat hirietan.
  • Maiatzaren 18
    • Zientzialariek Antartika azkeneko 50 urteetan berdatze azkar bat jasaten ari dela adierazten duen ikerketa bat argitaratu zuten. Garai batean, Antartikako goroldioa urteko 1 mm handitzen zen, baina gaur egun 3 mm handitzen da urtero.

Kimika

Informatika eta teknologia

Ikus, gainera

Orrialde orokorrak:

Zientzien historia:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20571155
  • Commonscat Multimedia: 2017 in science / Q20571155

  • Wd Datuak: Q20571155
  • Commonscat Multimedia: 2017 in science / Q20571155