Ehuntari
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/18/Centurion_2_Boulogne_Luc_Viatour.jpg/220px-Centurion_2_Boulogne_Luc_Viatour.jpg)
Ehuntari edo zenturioi (latinez: centurio; antzinako grezieraz: ἑκατόνταρχος, hekatontarchos) erromatar gudarostean, ehun soldaduren buru zena. [1]
Aginte taktiko eta administratibo zuten ofizialak ziren, 80 lagunez osaturiko zenturia zuzentzen zutenak. Lehenengo kohorteak izan ezik, kohorte bakoitzak 6 zenturia zituen. Ehuntari batzuk kohorteak ere zuzentzen zituzten eta erromatar legioaren barneko zenbait postu zituzten.
Kohorte baten barnean, hierarkia gogorra zen. Ehuntarien gradu hierarkikoak hauexek ziren: hastatus posterior, hastatus prior, princeps posterior, princeps prior, pilus posterior eta pilus prior. Azkena, de facto, kohorteen komandantea zen, ehuntarien artean beteranoena zelako.[2]
Zenturioiek ofizialorde laguntzaileak zituen, optio, signifer edo tesserarius hain zuzen ere.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q26409
Multimedia: Centurio (Roman army) / Q26409
![]() | Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |