Lee Trevino
Lee Trevino | |
---|---|
(2010) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dallas, 1939ko abenduaren 1a (84 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Lee Buck Trevino (Dallas, Texas, Estatu Batuak, 1939ko abenduaren 1a) estatubatuar golf jokalaria da.
Jatorri mexikar estatubatuarrekoa, Trevinok (jatorrizko idazkera zuzena Trebiño da) oinarrizko eskolan bakarrik ikasi zuen eta geroago Ameriketako Estatu Batuetako Marinen Gorputzean aritu zen. Handik gutxira, hainbat lan egin zituen, besteak beste, El Pasoko (Texas) golf zelaietako laguntzaile profesionala. 1967an ustekabean bosgarren sailkatu zen AEBetako Irekian, hurrengo urtean irabaziko zuen txapelketan.
1971n AEBetako Irekia, Britainia Handiko Txapelketa Irekia [1] eta Kanadako Golf Irekia irabazi zituen lehen jokalaria izan zen urte berean. 1972ko British Open golf titulua eta 1974ko PGA Txapelketa ere irabazi zituen. Bere loria igaro eta gero, hainbat ebakuntza egin zizkioten bizkarrean, baina PGA txapelketa irabaztera itzuli zen 1984an.
Erreferentziak
- ↑ 1971 Lee Trevino. The Open.
Kanpo estekak
- Lee Trevinori buruzko datu eta bitxikeriak
- Datuak: Q950128
- Multimedia: Lee Trevino / Q950128